Zientzia Asteko arte plastikoen lehiaketa 2019

10-11/1/2019

2019ko Zientziaren astean egongo gara! Iraila eta Urria bitartean, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat eskolak naturan batutako zaborrekin egindako eskulanen leihaketa batean parte hartu dute. Azaroak 10, goizeko 11etan, Bilboko Bizkaia Aretoan egongo gara, arazoari buruzko elkarrizketa batekin, hau konpontzeko jokabideak bilatzeko asmoz. Honen ostean, leihaketako sariak banatuko dira. Etorri zaitezte elkarrizketa entzun, eta arte-lanak ikustera! Hurrengo egunean, azaroak 11, berriz elkarrizketa emango dugu, eta Gipuzkoako sari banaketa egingo da, oraingoan, Donostiako EHU kanpuseko gelategian. Kasu honetan, elkarrizketa ez da irekia izango, baina egun hauetan zehar gerturatu zaitezkete eskola partehartzaileen lanak ikustera. Gazte hauek adimen handia dute eta mezu argi bat zabaldu nahi dute: Behingoz gure ingurua zaintzeko ordua da!

Leihaketa, EHU, AZTI, Gipuzkoako Ur-azpiko Jardueren Federazioa, Navegavela eta Donostiako Aquariumaren laguntzarekin batera antolatu da.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude