Komunikabideak

Txikizikoa 2020 Lasarten

26/02/2020 2020ko Txikizikloari hasiera eman genion Lasarten! Bertara hurbildu ziren Landaberri Ikastolako 6. mailako 200 ikasle aldaketa klimatikoa zer den, zer efektu dituen eta aurre egiteko zer egin dezakegun ikastera. Jarduera honen antolatzailea Real Sociedad de Fútbol Fundazioa da, S.A. Subacuáticas Real Sociedad-earen eta GAEA Elkartearekin batera.  

Buzeo batailoa – Zientzia Asteko sarituak

17/02/2020 Zientzia Asteko arte plastikoen txapelketa arrakasta itzela izan zuen! Partaide guztiek lan gogorra egin zuten eta sarituak buzeo batailoa irabazi zuten FGAS-EHUIF Euskal Herriko Urazpiko Ihardueren Federakuntza eta GAEA Elkartearen eskutik. Urperatze hau bizitzako lehena izanda, azkena ez izatea espero dugu! Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:    

TxikiZiklo 2019

2019an zehar, GAEA Elkarteak “Plastikoak, XXI. mendeko inbasioa” hitzaldia eman izan dugu Itsaspeko Zine Zikloaren barnean ospatzen den Txikizikloan. Txikizikloa txikienak natura maitatu eta errespetatu dezaten aurrera eramaten den ekimena da, non helburua txikienak gai honen inguruan sentsibilizatzea den. Itsasoa gai nagusitzat hartuz, helburua txikienak txiki txikitatik gure ingurumenari buruzko jarrera arduratsuak garatu dezaten lortzea da. Jarduera honen antolatzaileak Real Sociedad de Fútbol Fundazioa da, S. A. Subacuaticas Real Sociedad-ak dira. 2019ko Txikizikloak hurrengoak izan dira: Otsailak 11 → Lasarte-Oria; Landaberri Ikastolako 6. mailako 200 ikasle (10 – 12 urte). Maiatzak 28 → Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako 240 ikasle,…
Read more

Zientzia Asteko arte plastikoen lehiaketa 2019

10-11/1/2019 2019ko Zientziaren astean egongo gara! Iraila eta Urria bitartean, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat eskolak naturan batutako zaborrekin egindako eskulanen leihaketa batean parte hartu dute. Azaroak 10, goizeko 11etan, Bilboko Bizkaia Aretoan egongo gara, arazoari buruzko elkarrizketa batekin, hau konpontzeko jokabideak bilatzeko asmoz. Honen ostean, leihaketako sariak banatuko dira. Etorri zaitezte elkarrizketa entzun, eta arte-lanak ikustera! Hurrengo egunean, azaroak 11, berriz elkarrizketa emango dugu, eta Gipuzkoako sari banaketa egingo da, oraingoan, Donostiako EHU kanpuseko gelategian. Kasu honetan, elkarrizketa ez da irekia izango, baina egun hauetan zehar gerturatu zaitezkete eskola partehartzaileen lanak ikustera. Gazte hauek adimen handia dute eta mezu argi…
Read more

Abordaia pirata Donostian-segurtasun eta garbiketa

11/08/2019 Gaur Abordaian parte hartu dugu Apsas eta EHUIF-eko urpekariekin batera, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta portu garbi bat uzteko. Donostiako piratak antolakuntza taldetik aurten, urpeko garbiketak gehitu dizkiete, jadanik lurretik eta kayaken laguntzaz egiten zituzten garbiketei, urazpiko hondakinen inguruan kezka erakutsiz. Ateratako hondakinen artean, zati handi bat portuan Abordaiaren aurretik zegoen zaborra izan da, argazkian ikusi daitekeen bezala. Euskal Telebistan ere elkarrizketatu gaituzte garbiketa aurretik: https://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/6603630/bideoa-abordatzean-segurtasuna-bermatu-eta-portua-garbitzen-dute-urpekariek/