11/08/2019
Gaur Abordaian parte hartu dugu Apsas eta EHUIF-eko urpekariekin batera, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta portu garbi bat uzteko. Donostiako piratak antolakuntza taldetik aurten, urpeko garbiketak gehitu dizkiete, jadanik lurretik eta kayaken laguntzaz egiten zituzten garbiketei, urazpiko hondakinen inguruan kezka erakutsiz. Ateratako hondakinen artean, zati handi bat portuan Abordaiaren aurretik zegoen zaborra izan da, argazkian ikusi daitekeen bezala.
Euskal Telebistan ere elkarrizketatu gaituzte garbiketa aurretik: