2019an zehar, GAEA Elkarteak “Plastikoak, XXI. mendeko inbasioa” hitzaldia eman izan dugu Itsaspeko Zine Zikloaren barnean ospatzen den Txikizikloan.
Txikizikloa txikienak natura maitatu eta errespetatu dezaten aurrera eramaten den ekimena da, non helburua txikienak gai honen inguruan sentsibilizatzea den. Itsasoa gai nagusitzat hartuz, helburua txikienak txiki txikitatik gure ingurumenari buruzko jarrera arduratsuak garatu dezaten lortzea da. Jarduera honen antolatzaileak Real Sociedad de Fútbol Fundazioa da, S. A. Subacuaticas Real Sociedad-ak dira.
2019ko Txikizikloak hurrengoak izan dira:
Otsailak 11 → Lasarte-Oria; Landaberri Ikastolako 6. mailako 200 ikasle (10 – 12 urte).
Maiatzak 28 → Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako 240 ikasle, 6. mailakoak (10 – 12 urte).
Urriak 18 → Lezo; Lezo Ikastetxeko 150 ikasle, 6. mailakoak (10 – 12 urte).
Urriak 25 → Lezo; Lezo Ikastetxeko 200 ikasle, 2. Batxillergokoak (17 urte).
Azaroak 16 → “Familientzako Txikizikloa” Donostiako Aquariumean. Sarrera librea izan zen eta aretoa guztiz bete zen.